Dohainiko diruaren aldeko manifestua

pdf

Aspaldi da zerua jausi egin dela. Aspaldi da gauak atxekitzen gaituela eta gu geu garela gaua. Hauzokoaren argia piztuta ikusten dut eta inoiz ez dut jakingo nor den. Lanaren kritika iraulgarri izan nahi duen politikaren ardatz nagusia izan da beti. Kritika beti nonbaitetik egiten zen: antolaketa sozial era ezberdina, beste bizimodu bat... Orain lekuak kitatu gaitu. Egia esan, askok kitatu gaituzte. Itxaropenak baino ez zuen gurekin gelditu nahi. Hil egin behar izan genuen. Orduan askoz ere arinagoak sentitu genituen gure buruak eta aideratu ahal izan ginen. Urezko horizonte batetarantzako hegaldi zuzena. Eta surezko horizonte batetarantz. Sua eta ura mundu hau deuseztatzeko. Egiazki mundu honek deuseztatua izatea merezi du nire izateko nahia, gurea dena, bizitzeko. Gaueko politika ez da iluneko argi izpi bat: Adi dagoen sugea baizik. Erasotzeko prest dagoena inoiz eraso egiterik ez du utzi eta. Zuri adibidez. Zure beharrei, zure bihotza ponpatzen duenaren odolaren oxigenoa direnei. Zure egiei, zure burmuinean urperatzeko zorian dauden paper ontzien antzera direnei. Zure amodioei, eguzkia sartzean egindako argazki lotsagarriak baino ez direnei. Gaueko politikak zuk dagoeneko dakizuna baino ez du eskaintzen. Ez, Ez gara bizitzez hilko. Gure bizitza parke tematiko bateko abentura da. Jakin ba dakigu noiz hasi zen baita zein den bere amaiera ere. Mundu honetan abentura bakarra gure bizi nahia desafio bihurtzea da. Eta mundu hau deuseztatzea. Malko batek ere atxeki ez duen mundua. Errealitatea nazkagarria delako. Bere besapetan itxasora usain txarreko izerdi-ibaia darion hirigintz amaitu ezina nagusitu da. Bere hanken artean amaitezina den gerla ankerrak ba du bere lekua: denok denon kontra. Artean, goitik, Jainkoak barre egiten du, eta, noizean behin, bere eskuarekin norbait bultza egiten du. Beherantz. Bere eguneko gabezian murgilduta arnasik hartu ezinik gelditu arte. Gorpu ustelduak eguzkitan dautza eta euliz josita daude. Infernuko ipurdian non inor ezin baita desmalgortu, argi fluoreszentearekin lan egiten dugu. Bukaerarik ez duen egun batean bizi ahaleginetan hilez goaz. Hilketa entsaiatzen dugu. Aspaldi da sentitu ez dugula loretan dagoen almendrondo baten abarrak eragiten dituen haizea. Kanpoaldea ezereza da. Ezer ere izkutatzen ez duen errealitate lizun hau baino ez. Gu itzalak baino ez gara, lagun baten bila dabiltzan beldurrak irantzitako itzalak. Beldurra da mensaia. Errealitatea lizuna da, dirua irentzi baino ez duelako egiten. Bere maginan etorkizunari begira lasaitasun apur bat erosteko txanponak sartzen ditugu. Etorkizunik ez dagoela ametitzea kostatzen zaigu. Errealitateak dirua kaka egiten du, eta gu hondarren atzetik korrika goaz. Noiz ausartuko gara bere doilorkeria txu egitera?

Ekonomia kasino handia da
non erruletak , minutuz minutu, bizitzaren ordainketa erabakitzen baitu.
Eta neuk, egunero nire heriotza atzeratzen dut
Nasdaq indizea jaisten den bitartean.
Igogailua ere jaitsi egiten da.
Toton egin ahal izango banu nik egun baten!
 
  Askatasuna itsas bazterreko kartzela da.
 
  Den denak lotzen banau
zabaltzen den atea ez badu kanpora ematen
nire ametsak amai gabeko amets gaiztoak badira
daukadan lehio bakarra telebista bada. Nola ahal izan dut?
Nondik atera dut indarra pentsatu ahal izateko?
Dirua dohainik.

 

Dirua kodigo bat da: Dirua eduki/dirua ez eduki. Ezberdintasun honek errealitatea deituriko errepetizioko makina hau martxan jartzen du. Ezerk ez dio alde egiten esandako ezberdintasun honi, den dena berbideratzen da bertara... Eta honela (ber)sotzen da moneta-ordena, hau da, ordena. Eta ez da ezer ere gertatzen. Inoiz ez da ezer ere gertatzen . Txanponaren bortzaketak baztertzen eta derrigortzen du lanera. Dohaineko dirua txanpon biziduna da. Txanpona ezen truke berezi baten lorpen bat baita: merkantzien desjabetze bat, kapitalaren logikaren desbideratze bat... Biziduna ezen, hain zuzen ere emateko eragaitik, bakardade eta beldurraren garaipen bat baita. Txanpon biziduna legez, dohaineko diruak ez du kodigoarekin bat egiten. Horregaitik dohaineko dirua ez da eskatzen , derrigortzen baizik. Zehazkiago: guk geure buruei dirua ematen diogu . Eta beti egin ahal dugu, nahiz eta gu gure buruaren preso izan. Nahiz eta ondo azaldu ez jakin. Nahikoa da nahi izatea. Eskeini nahi dizudan unea lakura botatzean zaratarik egiten ez duen argiz egindako harri gardena da. Baina une hori ez da existitzen. Dohaineko dirua baino ezin dizut eman. Maitea, har ezazu nire eskua. Dohaineko diruaren esperintziak mina egiten du. Zein esperientzia , benetazkoa bada, ez da mingarria?. Txanpon biziduna gure gorputzean grabatzen da, baina ausartagoak egiten gaitu. Askoz ere libreagoak ere. Gure sena kanporatzen du. Nahiagoko nuke ez urrundu. Ihes egin dezagun begietara begira ahal dizudan lekura. Ez dezagun ezer ere utzi atzean, gu jarraitzen ezin duen gure bizitza hori baizik. Hotzak zauritutako harriak ez du esango erantzuna. Diruak heriotzaren usaina du, eta hila denez, pilatu ahal dugu. Dohaineko diruak dirua beratik askatzen gaitu. Zerua jausi da eta nire zangoen artetik korapilatzen da ibil ez nadin. Errealitatea zoratu bada kontzeptu eldargarriak sortu behar ditugu. Dohaineko dirua ez dagokigu guri: denena da eta aldi berean, inorena.
 
 

Munduaren kontrako nazka oihua da .
Mundu honen kontrako guda oihua da.
Bizi nahi izatearen oihua da.